EDA Drinks & Wine Campusen prestakuntza-eskaintza Basque Culinary Centerreko Gastronomia Zientzien Fakultateak diseinatu eta emango du. Unibertsitate-gradu bat eta sei master aurreikusten dira eskaintza horren barruan. Era berean, profesionalentzako ikastaroak eta ardoaren eta edarien munduarekin lotutako tailerrak ere eskainiko dira, edo, profesionalak ez izanik ere, gastronomiaren zaleentzako ikastaroak. Helburua prestakuntza-gaitasunak garatzea da, eta etorkizuneko profesionalak trebatzea egungo tresnekin eta ikuspegi abangoardistekin. Prestakuntza horren xedea ez da jakintza eskuratzea bakarrik, baizik eta berritzeko gaitasuna sustatu nahi du, etengabe aldatzen ari den mundu honetara egokitzeko.
Basque Culinary Centerrek hamarkada batez baino gehiagoz ezarri dituen oinarriei jarraituz, Learning by doing hezkuntza-eredua baliatuko da, hau da, eginez ikastea, eta sektoreko balio-kate osoa hartuko du, aurrerapenak eta berrikuntza edozein edariren bizi-ziklo osoan parte hartzen duten eragile guztien eskura jartzeko.
Prestakuntza-programa horri forma emateko, ardoaren eta edarien arloko nazioarteko lehen mailako irakasle-talde bat izango dugu.